XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Frogea egingo dogu?

Gorputz jarrerak

Zure gorputzeko atal bi zenbat eratara alkarregaz ikutuazoko zeunkez?

Hara hor ariketa interesgarri bat, gorputza mila eratan luzatzen, makurtzen eta kiribiltzen lagunduko deutsuna.

Hasteko, mogimendu errezak:

1. Atzamar lodia beste atzamar lodiagaz.

2. Sudurra eskumuturragaz.

3. Atzamarra sudurragaz.

4. Belauna ukondoagaz.

Mogimendu gaitzagoak:

1. Bekokia belaunagaz.

2. Hankazpia hankazpiagaz.

3. Eskua omoplatoagaz.

Ehundaka dira egin leitekezan alkarketak.

Lagun bategaz egin ezkero, ariketa hau jolas bihurtu zeinke.

Zure lagunak mogimendu bat egiteko esaten deutsu.

Ondo egiten badozu, puntu bat lortzen dozu.

Hobea da zeuk egin ezin dozun mogimendurik ez eskatzea inori, adibidez ukondoari mosu emotea edo belarria min punteaz ikutzea.

Izan ere, zure lagunak mogimendu bat egiten ahalegindu eta lortzen ez badau, zure txandea izango da.

Zuk egin behar dozun lehenengo mogimendua lagunari eskatu deutsazun horixe berori izango da.

Ez badozu egiten, lagunak puntu bi lortzen dauz.

Baina egiten badozu, zeuk eroaten dozuz puntu biak.